close
Edukira joan

DHL

Wikipedia, Entziklopedia askea
DHL
BERJAYA
The Mail & Logistics Group eta Excellence. Simply Delivered.
Datuak
Motapostal service (en) Itzuli, negozioa, konpainia eta enpresa
Jarduera sektorealogistika, zama garraioa eta Zama
HerrialdeaAlemania
Jarduera
Eskumendekoak
Enplegatuak590.000
Agintea
Egoitza nagusi
Legezko formaGesellschaft mit beschränkter Haftung
JabeaPost & Paket Deutschland (en) Itzuli eta Deutsche Post
Zeren jabe
AeroLogic (en) Itzuli eta Kalitta Air (en) Itzuli
Historia
Sorrera1969ko irailaren 25a
Sortzailea
SorlekuaSan Frantzisko
AurrekoakAirborne Express (en) Itzuli
webgune ofiziala
Facebook: dhl Twitter: DHLPaket Youtube: UCfsBLXEWNtr26TM2LLpKbGQ Edit the value on Wikidata

DHL Express Alemaniako paketa Deutsche Post enpresaren nazioarteko logistika dibisioa da.

Jatorriz, 1969an Estatu Batuetan San Francisco eta Honolulu arteko karguen txartelak aldez aurretik hegazkinez burutu emateko asmoz sortu Adrian Dalsey, Larry Hillblom eta Robert Lynnz-ek sortu zuten.[argitu] Hiru sortzaileen abizenen lehenbiziko letrek ematen diote izena enpresari: DHL.

Hortik aurrera, enpresaren hazkundea ikaragarria izan zen: 1970ean ekialdeko kostaldera hedatu zen, 1971an Ozeano Pazifikoan, 1974an Europako bere lehenbiziko bulegoa Londres hirian ezarri zuen, 1977an Ekialde Hurbilera hedatu eta 1978an Alemaniako lehenbiziko bulegoa ireki zuen.

Aldez aurretik, 1998an enpresa honetako akzioak zituen Deutsche Post World Net enpresak 2001an akziodun nagusia bilakatu zen eta 2002an DHL enpresa bereganatu ostean bere jaun eta jabe izan zen, DHL bere logistika dibisio bihurtuz.

Gaur egun DHL enpresaren egoitza nagusia Alemaniako Bonn hiriko Post Tower etxe orratzan kokatzen da.

Euskal Herria

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

DHLk 1995ean ekin zion bere logistika jarduerari Forondako aireportuan.[1] 2017an, Gasteizko bere huba handitu egin zuen. DHLk 2019an Euskal Autonomia Erkidegoko sarea sendotzeari ekin zion. Hernanin, instalazio bat ireki zuen, jada Forondan zuen hubarekin komunikazioa errazteko. 5.000 m2-ko lursaila du, eta horietatik 3.700 m2 nabe batek betetzen ditu. Une horretan, gainera, DHL Expressek 18.844 m2-ko (6.732 m2-ko azalera eraikia) zentro operatibo bat zuen Derion (Bizkaia), DHL Parcelekin batera.[2]

DHLk azpiegitura sare handia du Hego Euskal Herrian. 2026ko ekainean, 13.000 metro2-ko instalazio baterako lehen harria jarri zuen Forondako aireportuaren kanpoaldean.[3] 40 milioi euroko inbertsioa egin zuen horretarako, eta asmotan zerabilen Forondakoa Europako sareko nodo estrategiko bihurtzea.[1]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. 1 2 Uriona, Alberto. (2026-03-18). «DHL Express Forondaren aldeko apustua amaitzen ari da mantentze aeronautikoko hangar berri batekin» SPRI (kontsulta data: 2026-06-07).
  2. Beitia, Andoni. (2019-11-18). DHL Express paketeria enpresak instalazio berria du Hernanin. (kontsulta data: 2026-06-07).
  3. EITB. «DHL Express-ek etorkizuneko hangarraren lehen harria jarri du Gasteizko aireportuan» orain.eus (kontsulta data: 2026-06-07).