close
Edukira joan

Anni Swan

Wikipedia, Entziklopedia askea
Anni Swan
BERJAYA
Bizitza
JaiotzaHelsinki, 1875eko urtarrilaren 4a
HerrialdeaFinlandiako Dukerri Handia  1917ko abenduaren 5a)
BERJAYA Finlandia  (1917ko abenduaren 6a -
Lehen hizkuntzasuediera
HeriotzaHelsinki, 1958ko martxoaren 24a (83 urte)
Hobiratze lekuaHietaniemi hilerria
Familia
AitaC. G. Swan
AmaEmilia Swan
Ezkontidea(k)Otto Manninen  (1907 -
Seme-alabak
Haurrideak
Hezkuntza
Hizkuntzakfinlandiera
ingelesa
suediera
Jarduerak
Jarduerakitzultzailea, haur literaturaren idazlea eta kazetaria
Lantokia(k)Helsinki eta Kangasniemi
IMDB: nm0841563 Edit the value on Wikidata

Anni Emilia Swan, ezkondu ondorengo abizenez Manninen, (Helsinki, 1875eko urtarrilaren 4aibidem, 1958ko martxoaren 24a) finlandiar idazlea izan zen. Haur eta gazteentzako liburu ugari idatzi zituen, kazetari gisa kolaboratu zuen haurrentzako aldizkarietan eta hainbat itzulpen ere egin zituen. Finlandiako neskentzako literaturaren sortzailetzat hartzen da.

Svanen aita Carl Gustaf Swan izan zen, bere garaiko kulturaren figura ospetsua, Lappeenranta hiriko lehen egunkaria finantzatu zuena. Ama, Emilia Malin, literatura zalea zen eta bederatzi alaba guztiei irakurtzen irakatsi zien, maitagarri-ipuinak eta narrazioak erabiliz[1].

1884tik XX. mendearen hasierara arte, familia Lappeenrantan bizi izan zen. Swanek Mikkeliko nesken eskola batean ikasi zuen eta 1895ean Helsingin Suomalainen Yhteskoulun graduatu zen. 1900ean Jyväskylära joan zen irakasle eta 1901-1916 urteetan Helsinkin lan egin zuen. 1907an Otto Manninen idazlearekin ezkondu zen. Hiru seme izan zituzten, eta haietako gazteena Mauno Manninen antzerki zuzendaria izan zen[1].

Swanen lehen ipuin bilduma, Satuja (euskaraz: «Maitagarri-ipuinak») izenburua zuena, 1901ean argitaratu zen. Gazteei zuzendutako lehen liburua, neurri batean egilearen aitaren oroitzapenetan oinarritutakoa, Tottisalmen perillinen (euskaraz: «Tottisalmiren oinordekoa», 1917) izan zen. Liburu horretako pertsonaia nagusia, Yrjö morroi umezurtza, dirutza handi baten oinordeko bilakatzen da. Swanen beste liburu ezagun batzuk Iris rukka (euskaraz: «Iris pobrea», 1916), Ollin oppivuodet (euskaraz: «Olliren aprendizgoa», 1919) eta Sara ja Sarri (euskaraz: «Sara eta Sarri», 1927) dira[2]. Liburu askotan, jende pobrea eta aberatsa edo jende ona eta txarra alderatu zituen. Protagonista askok erronkak izaten dituzte bat-batean gizarte klase altuagoko edo baxuagoko jendearekin elkartzean. Swanen liburuen protagonista ausartak eta trebetsuak pertsonaia askoren eredu izan ziren geroago gazteentzako fikzioan[3].

Pääskynen (1907-1918) eta Nuorten toveri/Sirkka (1919-1945) haurrentzako aldizkarietan kolaboratu zuen kazetari gisa[1]. Gainera, Grimm anaien ipuinak, Joel Chandler Harrisen Uncle Remus: His Songs and His Sayings eta Lewis Carrollen Alizia herrialde miresgarrian itzuli zituen finlandierara[2][3].

1961az geroztik, hiru urtean behin, Finlandiako gazteentzako fikziozko liburu bereizgarri bati Anni Swan saria ematen zaio[4].

Haur literatura
  • Satuja I–III (1901-1905)
  • Pieniä satuja I–V (1906)
  • Lasten-näytelmiä (1910)
  • Tarinoita lapsille (1912)
  • Satuja ja tarinoita (1917)
  • Satuja (1920)
  • Satuja VI (1923)
  • Lastennäytelmiä II (1923)
  • Kotavuoren satuja ja tarinoita (1957)
Gazte literatura
  • Tottisalmen perillinen (1914)
  • Iiris rukka (1916)
  • Kaarinan kesäloma (1918)
  • Ollin oppivuodet (1919)
  • Pikkupappilassa (1922)
  • Ulla ja Mark (1924)
  • Sara ja Sarri (1927)
  • Sara ja Sarri matkustavat (1930)
  • Me kolme ja Ritvan suojatit (1937)
  • Pauli on koditon (1946)
  • Arnellin perhe (1949)

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. 1 2 3 (Finlandieraz) Lehtonen, Maija. «Swan, Anni (1875 - 1958)» Kansallisbiografia (SKS) (kontsulta data: 2025-01-18).
  2. 1 2 (Ingelesez) Liukkonen, Petri. «Anni Swan (1875-1958) - Anni Emilia Manninen - used also pen name A.S.» Books and Writers (kontsulta data: 2025-01-18).
  3. 1 2 (Finlandieraz) «Swan Anni» Lappeenranta jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 2016-08-26) (kontsulta data: 2025-01-18).
  4. (Finlandieraz) «Anni Swan -mitali» Lastenkirjainstituutti (kontsulta data: 2025-01-18).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]