close
Edukira joan

Amrum

Amrum
BERJAYA
Datu orokorrak
Garaiera0 m
Motauhartea
Luzera10 km
Zabalera2,5 km
Azalera20,46 km²
Geografia
BERJAYA Mapa
Koordenatuak54°39′05″N 8°20′30″E / 54.65132°N 8.34173°E / 54.65132; 8.34173
UTC orduaUTC+01:00 eta UTC+02:00
Honen parte daNorth Frisian Islands (en) Itzuli
Estatu burujabeBERJAYA Alemania
Alemaniako estatuaBERJAYA Schleswig-Holstein
Rural district of Schleswig-HolsteinNordfriesland barrutia
AmtFöhr-Amrum
Ur-gorputzaWadden itsasoa
Leku geografikoaIpar itsasoa

Amrum (alemanez ˈamʁʊm ahoskatua; Amrumgo frisieraz: Oomram) Alemaniako Schleswig-Holstein estatu federalean dagoen uharte bat da, Nordfriesland barrutian. Ipar itsasoan kokatzen da, iparraldeko Frisiar uharteetan, Syltetik hegoaldera eta Föhretik mendebaldera. 20 km²-ko azalera du[1] eta 2400 pertsona bizi dira bertan.

Ekialdeko kostaldean bost herri daude: Wittdün, Nebel, Norddorf, Süddorf eta Steenodde. Uhartearen mendebaldeko erdialdean duna handiak daude, a Siatler izeneko duna garaienak 32 metroko altuera du.[2]

Nebel, Norddorf eta Steenodde oso antzinako frisiar herrixkak diren bitartean, Wittdün herria udarako gune bezala sortu zuten XIX. mendean. Bertan ferryrako portua dago, uhartea Dagebüll (lehorrean) eta Wyk (edo Föhr) herriekin lotzen duena. Autoak uhartetik ibil daitezke.

Uharteko hiru udalerriak Nebel, Norddorf eta Wittdün dira, Föhr-Amrum amt edo taldeko udalerrikoak.

Herritar ospetsuak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. (Alemanez) Sendlinger, Angela, ed. Neues Universallexikon in Farbe. Compact Verlag, 24 or. ISBN 978-3-8174-6638-2..
  2. (Alemanez) Zahlen, Daten, Fakten. Amt Föhr-Amrum.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]