Afrika Bambaataa
| Afrika Bambaataa | |
|---|---|
(2009) | |
| Bizitza | |
| Jaiotzako izen-deiturak | Lance Taylor |
| Jaiotza | New York, 1957ko apirilaren 17a |
| Herrialdea | |
| Talde etnikoa | afro-estatubatuarra |
| Heriotza | Pennsylvania, 2026ko apirilaren 9a (68 urte) |
| Heriotza modua | berezko heriotza: prostatako minbizia |
| Hezkuntza | |
| Hizkuntzak | ingelesa |
| Jarduerak | |
| Jarduerak | discjockeya, raperoa, disko-ekoizlea, kantugilea, abeslaria, aktibista eta musikaria |
| Kidetza | Black Spades (en) Universal Zulu Nation (en) Soulsonic Force (en) Time Zone (en) |
| Izengoitia(k) | Afrika Bambaataa |
| Genero artistikoa | hip hop musika elektro housea musika elektronikoa breakbeat (en) elektroa funk |
| Musika instrumentua | ahotsa turntablism (en) giltzadia sintetizadorea |
| Diskoetxea | Tommy Boy Records (en) Capitol Records EMI |
Lance Taylor (1957ko apirilaren 17a – Pennsylvania, 2026ko apirilaren 9a), Afrika Bambaataa izen artistikoa erabili zuena, estatubatuar disc jockey, hip-hop musikaria eta disko ekoizlea izan zen.
Haurtzaroan, askapen beltzeko mugimenduaren eragina jaso zuen familiarengandik, baita amaren disko bilduma zabalarena ere. Kale-taldeak nagusi ziren giroan bizi izan zen, droga-salmentarako lurraldeak kontrolatzeko borrokan. The Savage Seven taldea sortu zuen, tamainaz eta eraginez hazi zena The Black Spades bihurtu arte.
Lehiaketa batean Afrikara bidaia bat irabazi zuen eta Zulu filma ikusi ondoren zuluen elkartasunak txundituta utzi zuen. Africa Babaataa aukeratu zuen izen berritzat, Bhambatha buruzagi zuluaren omenez.
Estatu Batuetan, 1973an, gobernuaren onarpenarekin, Bronx River Organization taldea sortu zuen, Black Spadesen alternatiba positibo gisa. Musika, dantza eta grafitia erabili zituen gazteak taldeen indarkeriatik aldentzeko, eta 1976an Universal Zulu Nation sortu zuen, hip-hoparen aitzindaria. Harrezkero, DJ lanetan aritu zen batez ere. 1981az geroztik, Manhattango klubetan hasi zen jaietan lanean, eta ospe handia lortu zuen. 1982an musika teknologikoa sartu zuen bere lanetan eta elektro funka sortu zuen.
1982 amaieran munduan zehar birak egiten hasi zen eta Estatu Batuetatik kanpoko artistak inspiratu zituen. Bi rap crews (Jazzy 5 eta Soulsonic Force) eta diskoetxe bat sortu zituen.
2016tik hainbat aldiz leporatu zioten adingabeei sexu-abusuak egitea.
Diskografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1983 Death Mix
- 1985 Sun City
- 1986 Planet Rock: The Album
- 1986 Beware (The Funk Is Everywhere)
- 1987 Death Mix
- 1988 The Light
- 1991 The Decade of Darkness
- 1992 Don't Stop... Planet Rock (The Remix EP)
- 1996 Jazzin (Khayan album)
- 1996 Lost Generation
- 1996 Warlocks and Witches, Computer Chips, Microchips and You
- 1997 Zulu Groove (compilation)
- 1999 Electro Funk Breakdown
- 1999 Return to Planet Rock
- 2000 Hydraulic Funk
- 2000 Theme of the United Nations w/ DJ Yutaka
- 2003 Electro Funk Breakdown (compilation)
- 2003 Looking for the Perfect Beat: 1980–1985 (compilation)
- 2004 Dark Matter Moving at the Speed of Light
- 2005 Metal
- 2005 Metal Remixes
- 2006 Death Mix "2"
