ARD
| ARD | |
|---|---|
| Wir sind deins. | |
| Datuak | |
| Izen laburra | ARD |
| Mota | esataria |
| Jarduera sektorea | hedabidea |
| Herrialdea | Alemania |
| Jarduera | |
| Kidetza | Europako Irrati-telebista Batasuna, Themis-Vertrauensstelle gegen sexuelle Belästigung und Gewalt (en) |
| Eskumendekoak | |
| Ekoizpena | |
| Agintea | |
| Lehendakaria | Tom Buhrow (en) |
| Egoitza nagusi | |
| Legezko forma | Anstalt des öffentlichen Rechts |
| Jabea | Bayerischer Rundfunk (en) |
| Zeren jabe | KiKA, One, DW-TV (en) |
| Historia | |
| Sorrera | 1950eko ekainaren 5a |
| Sorlekua | Berlin |
| Jasotako sariak | |
| webgune ofiziala | |
ARD (Arbeitsgemeinschaft der öffentlich-rechtlichen Rundfunkanstalten der Bundesrepublik Deutschland, euskaraz: «Alemaniako Errepublika Federaleko irrati-difusioko erakunde publikoen partzuergoa») alemaniar telebista kateen partzuergoa da. 1950eko ekainaren 9an sortu zuten Mendebaldeko Alemaniako irrati-difusioko zerbitzu deszentralizatuen interes komunak ordezkatzeko, baita 1952ko azarotik aurrera telebista kate nazional bat egiteko ere. Europako Irrati-Telebista Batasuneko kide fundatzailea da.
Estatu mailan Das Erste kanal nazionala kudeatzen du, teknikoki Frankfurten ARD-Sternpunkt erakundeak ekoizten duena, baita telebista digitaleko beste esklusibo batzuk ere, Deutsche Welle nazioarteko zerbitzuaz gain, Bonnen kudeatzen dena. Gainera, bigarren kanal publikoarekin (ZDF) bost seinale tematiko ekoizten ditu: 3sat, Arte, KiKA, FUNK eta Phoenix. Alemaniako zerbitzu publiko guztiak (ARD, ZDF eta Deutschlandradio) hileko zuzeneko zerga batekin eta legeak mugatutako publizitatearekin finantzatzen dituzte.
Gaur egun, irrati-difusioko bederatzi taldek osatzen dute ARD:
| Enpresa | % | Orduak (bataz bestekoa) | Logotipo |
|---|---|---|---|
| Westdeutscher Rundfunk Köln (WDR) Ipar-mendebaldea (Ipar Renania-Westfalia) |
21,40 | 5,136 | |
| Südwestrundfunk (SWR) Hego-ekialdea (Baden-Wurtemberg eta Renania-Palatinatua) |
18,20 | 4,368 | |
| Norddeutscher Rundfunk (NDR) Iparraldea (Hanburgo, Saxonia Beherea, Mecklenburg-Aurrepomerania eta Schleswig-Holstein) |
17,60 | 4,224 | |
| Bayerischer Rundfunk (BR) Bavaria |
15,95 | 3,828 | |
| Mitteldeutscher Rundfunk (MDR) Ekialdeko Alemania (Turingia, Saxonia-Anhalt eta Saxonia) |
10,85 | 2,604 | |
| Hessischer Rundfunk (HR) Erdialdeko Alemania (Hesse) |
7,40 | 1,776 | |
| Rundfunk Berlin-Brandenburg (RBB) Hiriburua (Berlin eta Brandenburgo) |
6,60 | 1,584 | |
| Saarländischer Rundfunk (SR) Sarre |
1,25 | 0,3 | |
| Radio Bremen (RB) Bremen |
0,75 | 0,18 | |
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Enpresaren webgunea (Alemanez)
| Artikulu hau telebistari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |
